entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-06-10

EUSKAL HERRIA ZUZENEAN JAIALDIA, GAUR ABIAN

Udako klasikoa, Euskal Herria Zuzenean Udako klasikoa, Euskal Herria Zuzenean
EHZ jaialdiak motorrak bero bero ditu dagoeneko. Ekainaren 29tik uztailaren 1era burutuko da Idauze Mendiko kontzertu-gunean. Doinu gogorrak musika dantzagarrienarekin nahastuta, betiko moldez askotariko doinuak ekarriko dizkigu uda parteko hitzordu klasiko honek. Irakurri hemen egunez eguneko egitarau osoa, sarrerak
Ekainaren 29a ostirala:
LA FIN DE LA SOCIETE (fr) / THE SKATALITES (jam) / LENDAKARIS MUERTOS (eh) / GOJIRA (fr) / LISABO (eh) / LA PHAZE (fr) / DJ JOHN LORD FONDA (fr)

Ekainaren 30a larunbata:
FAMILHA ARTUS (okz) / KARIDADEKO BENTA (eh) / GOZATEGI (eh) / ANESTESIA (eh) / I LOVE UFO (fr) / FERMIN MUGURUZA & AFRO BASQUE FIRE BRIGADE (eh) / LES OGRES DE BARBACK (fr) / WILLIS DRUMMOND (eh) / DELOREAN (eh) / DJ MOULE (fr) / LA RUE DES PAVOTS (EHrZ lehiaketaren irabazleak)


Uztailaren 1a igangea:
KEPA JUNKERA (eu) / MOUSS & HAKIM (fr) / ALL JAZZ ERA (eh) / TOKYO SKA PARADISE ORCHESTRA (Japonia) / EKINTZA (eh)

Hiru egunetan animazioak:
Xiberuko dantzak, Okzitaniako Brancaleon taldea, BURP video sound system, Kataluniako Blocquilombo, Zpeiz mukaki, PITCH (dantza), mutxikoak, Euskal Herriko Xibaren finala, Holako taldea, 11 bertuteko bertsolariak, Milaka Bilaka-ren kamioia, mintzaldiak (LEIA, AHT, OGM...)


SARRERAK

Aurresalmenta:
Ostirala 18 - Larunbata 20 - Igandea 15 - 3 egunetako txartela 40
Bertan:
Ostirala 23 - Larunbata 25 - Igandea 15 - 3 egunetako txartela 50

Sarreren erosteko lekuak: ELKAR Megadendak (Baiona, Iruea, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Tolosa, Irun, Bergara, Arrasate), Mauleko turismo bulegoa, Herri Ekoizpena (Maule), Irulegiko Irratia (Donibane Garazi), lAmpli (Paue) eta Interneten: www.fnac.com edo www.ticketnet.fr


Zergaitik eta zertarako? (EHZ jaialdiko webgunetik hartua)

Hitzordu garrantzitsua barnekaldean
Festibalaren ideia sortu zelarik duela hamabi urte, baitezpadakoa iduritzen zitzaigun barnekaldean antola zedin. Irizpide berdintsuekin segitzen dugu gaur egun. Festibala Euskal Herriko barnekaldean bizirik dela frogatu nahi dugulako.

Laguntzaileak eta festibalariak elkartuz
Urtez-urte, laguntzaileek osatzen duten festibalaren bizkarrezurra azkartuz doa. Laguntzaileen kopuruaren emendatzeaz gain (mila baino gehiago 2004an), arduratze-prozesua handitzen da ere: gero eta lagun gehiago koordinazio eta antolakuntza lanetan atxeman daitezke, festibalaren onurako. Fenomeno horrek gazte kopuru handi baten dinamizazioa laguntzen du, gazte hoiek Euskal Herrian lan eta bizitezeko gogoa erakusten dutelarik. Horrez gain, festibalak belaunaldien arteko zein kostalde/barnekaldearen arteko biltokia izan nahi luke. Horrek, distentziak, kulturak eta batzutan bizimoduak banatzen dituen jendeak elkartzeko aukera emaiten du.

Landutako gaiak
Festibalaren helburuetariko bat kapitalismoaren eta neo-liberalismoaren eraginaren kontra borrokatzea da. Mundializazio prozesua etengabekoa dela konbentziturik, herrien eta sektore sozialen arteko oreka bultzatuko duen alter-mundializazio baten aldeko apustua egiten dugu.
Drogamenpekotasunari doakionez, sensibilizazio lana egiten da hiru egunez eta informazioa zabaltzen dugu gai honen inguruan, urte osoan zehar hortan ari diren elkarteekin batera.
Hiesari buruzko prebentzioa egiten segitzen dugu, milaka preserbatibo banatuz gunean bertan.

Denentzako Kultura
EHZ festibalak hastapen-hastapenetik ahalik eta prezio merkeenak proposatu ditu, sartzea denek erosteko parada ukan dezaten. Ber denbora, kalitatezko programazioa bermatzen saiatzen gira, denendako kultura den programazio bat, publiko guziei idekia dena, adin, jatorri edota klase sozial guzien gainetik.

Elkarteen arteko loturak azkartuz
Elkarteen arteko dinamikak eta aktibitateak koordinatu, elkarteek ukan ditzaketen beharrei erantzun, behar horiek material edo logistikoak izaiten ahal direlarik, administrazio lanetan lagundu... Hau da elkarlanaren gure konzepzioa!
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.