entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-02-14

Euskal Herria Zuzenean Jaialdiak (EHZ) lehen artistak jakinarazi ditu

Ekainaren 28, 29 eta 30ean burutuko da eta Fermin Muguruza Kontrakantxa, Jimmy Cliff, Les Ogres de Barback, Willis Drummond, Zuloak eta Belako taldeak ariko dira, besteak beste

18. edizioaren afixa. 18. edizioaren afixa.
Nobedadez beterik dator jaialdiaren 18. edizioa. Batetik, lau urtez Heletan egon ondoren, Lekornera mugitu da (Baionatik 20 bat minutura) eta bestetik, irudi berria aurkeztu digute: hemendik aitzinera, hartza batek agurtuko gaitu


"18 urte, arduren urtea, esperientzia berriena, arriskuena eta gogo guzien urtea", adierazi dute antolatzaileek. Aurtengoa, haien esanetan, aldaketen urtea baita: "Zintzoki eta beldurrik gabe aurrera begira jarri da EHZ, beste herri batekin historio berri baten idazteko xedez. 18 urtez ikasitakoaz jabeturik, akatsetatik haunditurik, zauriekin indarturik. Arrosako lehen taupadak izugarriak izan ziren, ekiten ikasi zuen festibalak, antolatzen, jorratzen, laguntzaile bakoitzaren eskuetan eta gorputzean transmititzen eta sentitzen ikasi zuen. Idauzen, Xiberuak eta EHZk onena eman zioten bata besteari. Bertako errealitateaz jabetu zen EHZ. Heleta iritsi zen ondoren, urte liluragarriak, arriskuak hartuz urte guzitan bezala sendotu eta jantzi zen EHZ. Orain esperientzia berri batera doa EHZ, bizipen berrietara, laguntzaileek egina, laguntzaileek biziaraziko dutena".
Jaialdiaren kokapen berria Lekorneko Garroa gaztelua da.
Bestetik, gaur goizean festibalaren irudi berria aurkeztu dute: hartza bat. "Festibala hartza bezain indartsu denez, anbizio berri batzuekin heldu zaiku", adierazi dute.



PROMOZIO TXARTELAK
Txarteltegia gaur bertan ireki dute. Kasu, eskaintza ez delako nolanahikoa! EHZ-k 3 eguneko sartzeak edo, beste moduz erranda, 3 EGUN + 4 ESZENA + 60 IKUSGARRI = 45 euro. KASU ESKAINTZA honek hilabete bat iraunen du eta LEHEN 1000 PERTSONENTZAT IZANGO DA! Aurresalmentak interneten soilik izango dira: www.ehz-festibala.eu

bidali zure berria Bidali zure berria
ARTISTAK

Oharra: antolatzaileek bidalitako testua

JIMMY CLIFF
Lehoi erregearen bersortzea!

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.