entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-06-25

EHZ jaialdia egunez egun

Ostiraletik aitzinera, Heletan, hiru eguneko egitaraua!

EHZ goitik. Argazkia: EHZ. EHZ goitik. Argazkia: EHZ.
Dena prest da beste behin Euskal Herria Zuzenean jaialdiarako. Sepultura, Public Enemy, Lisab, The Abyssinians, Matxura edota We are Standard-ekin batera, askotariko artistak eta taldeak izanen dira gozagai Heletan hiru egunez! Irakurri hemen musika-egitarau guztia eta ikusi bideo aukeratuak!

Oharra: musika ekitaldiak bakarrik doaz hemen. Gogoratu bestelako ekintzak daudela: hitzaldiak, tailerrak, antzerkia, kale animazioa...

OSTIRALA

Cobra
Riff boteretsu eta akzio-zinemaren klasikoen irudiek bultzatutako talde sendoa da, musikari esperiantziadunek eramana.

Islaia
Jatorria: Euskal Herria (Hazparne)
Rock atmosferikoa eta pop rockaren artean, Hazparneko laukoteak giro ezberdinen sortzea saiatzen da taldea, nun parte elektrikoak soinu tradizionalagoekin elkartzen diren. Lehen EP bat agertu beharra da 2012an, honetan ohartzen ahalko gira ipar euskal herriko talde horrek duen izpiritu berritzaileaz.

If Renaud Was a Punk
Jatorria: Euskal Herria

Elektrotxaranga

Mobydick
Jatorria: Getxo (EH)
Urrezko ahotsa duen Nerbio aldeko folk kantariak itsasoa hartuko du haren gitarrak lagundurik .

Gojira
Jatorria: Baiona, Landesak (EH-Frantzia)
Frantses estatuko deth/trash metal erreferentzia da dudarik gabe. Duplantier anaiek gidatuta, mundu osoko eszenetatik iragaiten da, 2008an The Way of All Flesh argitaratu zuenetik eta Roadrunner Records argitaletxearekin kontratua izenpetu. Udaberrian argitaratu duten diskoa aurkeztuko diote euskal publikoari.

Anai Arrebak
Jatorria: Euskal Herria (Pasai Donibane)
Bi anai-arreba bikotek osatzen dute taldea, bosgarren kide batekin. Rock eta disco-aren arteko nahasketa indartsu bat eskaintzen dute. Aurtengo EHrZ lehiaketaren irabazleak ditugu !

Danakil
Jatorria: Frantzia (Marly-le-Roi (78))
Elkar ezagutza lizeoan egin duen lagun talde batek osatzen du Danakil. Taldeak lau disko grabatu ditu, ta bere azken produkzioak, Marley izendatuak, frantses reggae album onenaren saria jaso du 2012ko Victoires du reggae -etan. Danakil-ek reggae munduan azken aldian ezagutzen duen arrakastari begira, EHZ festibalak 2012ko ediziora ekarrarazari nahi izan du taldea ; Euskal Herrian reggae zalea den publiko zabal bati egindako keinu bat

Miyavi
Jatorria: Japonia
Visual kei estilo famatuaren izar handia bere herrian, Miyavik ospea hartu du Du le Quartz taldearekin. 2002an hasten du bakarkako ibilbidea, eta disko zonbait argitaratzen ditu. 2010ean argitaratu duen Whats my name diskoan influentzia desberdinak entzun daitezke, rock-a, blues-a edo hip-hopa bezala.Visual kei zer da? antzezpenari musikari bezain bat garrantzia emaiten dion japoniar musika mota. Eszena ikusgarri autentiko eta ikaragarri batekin, kantuak lerrokatzen ditu... geldiezina, maitagarria.

Public Enemy
Jatorria: Long Island - New York (USA)
1982an osatu zen taldea rap politikoaren aintzindari eta ordezkari nagusia da. Muturreko jarrera politikoa izan dute beti, afroamerikar komunitatearn aldekoa komunikabideen eta politika sozialen kontrakoa. Muturrekoa dute ere soinua, biziki agresiboa hastapenetik, metal-ari hurbiltzen dena batzuetan. 2007an argitaratu zuten azken diskoa How You Sell To A Soulless People Who Sold Their Soul ?, lehen agritalpenetik 20 urte berantago. 2010an atera zen taldearen azken kantua: Say it like it really is

Matxura
Jatorria: Euskal Herria (Gasteiz)
Matxura proiektu musikal berria da, baina eszena musikalaren kide ezagunez osatua. Mikel Kazalis (Stigia, Anestesia, Negu Gorriak, 2Kate, Kuraia), Aitor Abio (PERI), Fer ApoA (El Corazn del Sapo, Kuria, Estricalla) et Txarly Diaz-ek (Censura, Anestesia, Gutural) osatzen dute taldea. Azken bi urteak taldea osatzen eta musikak sortzen pasatu ondoren, lehen diska atera zen 2011an, Matxura izenarekin. Rockaren industrial eta punk-metal taldea dugu Matxura. Beats elektroniko azkarrak, gitarrak, ahots altuak eta desformatuak, sinte basak... hau da matxina gelditzea ahalbidetzen duen banaketa, hau da Matxura !

We Are Standard
Jatorria: EH (Bizkaia)
Talde bizkaitarra euskal musikaren panoraman desberdintzen da eskaintzen digun elektro-rock dantzagarri eta eraginkorrarekin. Influentzia anitzeko musika jotzen dute, post-punk akordioak dance energiarekin nahasiz eta pop-indie melodiak sortuz.

Mo Mo

http://ehz-festibala.eu


LARUNBATA

Eguerditik aurrera Festibal esparrua Heleta

17 Hippies
Jatorria: Alemania (Berlin)
Badu 17 urte talde alemaniarrak mundua zeharkatzen duela. Izan ere, oinarria klezmer musika bada, balkanetako doinuak , rocka edo cajun ikutuak txertatzen dituzte. Dudarik ez phantom songs diska berria aurkeztera heldu den taldeak bihotzak berotuko dituela.

Sleeppers
Jatorria: Frantzia (Bordale)
Sleepers 1989an sortu zen eta geroztik kontzertu andana bat egin dituzte eta diskoak erregularki plazaratu. Hasi bezain laster, Unsane, Bastards edo Headcliner bezalako taldeekin partekatu dute eszenatokia. Apirila bukaera honetan,argitaratutako disko fresko-freskoaren aurkeztera igoko dira EHZ-ko eszenatokira.

RAP Topagunea
Jatorria: EH eta Tolosa (FR)
Aurten, Antxartetan, larunbatez,Hip Hopa eta Rap musika helarazteko eta ekoizteko modu alternatibo eta independeak baliatzen dituzten Tolosa eta Euskal Herriko taldeen eszena eta topaketa gunea izanen da! Eguerditik goiti, Break Dance ikusgarria izanen da eta segitzeko Euskal Herriko eta Tolosako Rap talde batzu eszenari sua emanen dute!

Youssoupha
Jatorria: Kinshassa (CIV - Fr)
Frantses Hip-hoparen printze ttippia bere rap militantearekin Euskal Herrira heldu zaigu. "Noir dsir" bere azken diska aurkeztuko digu, kritika ezberdinen ohoreak eskuratu ondotik.

Guaka
Jatorria: Bordale (Frantzia)
2003an sortua Bordalen, hego amerikar musikariak biltzen dituen taldea da (Txile, Mexiko, Peru). Talde polimorfoa dugu guaka: gitarra saturatuak, erritmo lasterrak, kantua nagusiki espaolez, testu engaiatuak eta perkusio azkarrak... Haien rock-a azkarra da eta kultura ainitzen arteko lotura egiten du.

2zio
Jatorria: Ziburu,Urrua,Algorta

Esne Beltza
Jatorria: Euskal Herria
Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Talde hau sortzeko ideia Xabi Solanok eduki zuen Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: musika beltza abeslari zuriak interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta. Kontrabanda taldeko musikari batzuetaz aparte, talde honi Xabi Solano Etzakit eta The Solanos taldeetan topo egin zuten beste musikari batzuk batu zitzaizkion. 2008an talde honek lehenengo diskoa atera zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko honek 15 abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan. 2009an hainbat taldekidek, Xabi Solano buru, CD+DVD bat grabatu zuten Esne Zopak - Esnesaltzailearena tituluarekin. Disko hau trikitiaren munduari eskainia zegoen eta estilo honetako abestiz osatua. DVDan hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen ziren. 2010ean taldeak bigarren diskoa atera zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.

Lisab
Jatorria: Euskal Herria (Irun)
Irundarrek haien azken obra aurkeztuko digute : Animalia lotsatuen putzua. 1998ean sortutako taldeak, sorpresaz sorpresa haren publikoa eraman du beti, disko ezberdinen inguruan noski, bainan zuzeneko saio ikaragarrien bitartez bereziki : rock frenetikoa, tentsioz beteriko soinu eta kantuak, horiek dira haien musika esperimentalaren errezeta osatzen duten ezaugarriak.

Orkresta
Jatorria: Bizakaia (EH)
Orkresta 2007. urtean sortu zuten, aurretik Elektrotuna txaranga elektrikoan aritutako zenbaitek.. Lekuz leku ibiltzen dira ta oinez ere ikutzen dute. Bertsioak jotzen dituzte eta musika estiloak zerak dira: Rock-a, Ska , Punk-a, ta bestelakoak. Azken finean, musika kalera ateratzen dute, formatu txikian eta mugikorra, poteoan edo kalejiran aritzeko. Hau baino musika kaletar ta herritarragorik?

Orchestra Chakaraka
Jatorria: Bordale (Frantzia)
Musika talde horrek munduko musika ainitz nahasten ditu, bere kideen jatorri ezberdinen gisara. ROM musika dute oinarritzat: kantu, biolina, akordeoi, perkusio. Begiak hetsi eta presta zaitez bidai luze bat egiteko...

Sepultura
Jatorria: Brasil
Sepulturak 1984an argitaratzen du bere lehen diskoa, bainan 1996an ateratako Roots diskoak ditu rock leienda egin, metal mundutik haratago. Gaur egun Cavalera anaiek taldea utzi badute ere, Derrick Green eta Paulo Jr-ek hastapeneko izpirituarekin segitzen dute. Max Cavalerak taldea uzterakoan metalcore-erat itzuli bazen ere, Sepultura bere jatorrietara itzuli da, trash metal-ra, jaz argitaratu zuen Kairos diskoarekin.

The Moorings
Jatorria: Frantzia (Alsazia)
2006an sortua, The Moorings-ek pubetako musika popularra jotzen du hastapenean, Irlanda eta Eskoziako kantutegietan hartuz bertsionatuko dituzten kantuak. Musika tradizionala punkarekin nahasiz Pints & Glory , diskoa argitaratu zuten 2011 hastapenean.

Sarrazin
Jatorria: Tolosa (Frantzia)

The Bloody Beetroots DJ Set
Jatorria: Italia
2007an sortutako bikoteak animaleko arrakasta bildua du mundu osoan zehar. The Bloody Beetrots-ek italiako elektro eszena berria osatzen du Crookers-ekin batera, Justice eta Daft Punk frantses anaia handien gisara muga guztiak gaindituz. The Church Of Noise diskoa argitaratu zuten iaz, arrakasta handia lortu duena single-a eta bideokliparekin. DJ saio agresibo eta indartsuak eskaintzen dituzte. Heletako dantzatokia su eta gar jarriko dute dudarik gabe larunbat gauean!

South Central
Jatorria: BRIGHTON (UK)
Haien kaputxa beltzekin, South Central, garai huntako electrorock arloko maisu haundienetan kokatzen dira dudarik gabe! Bi Dj-ek osatutako taldea, 2005ean sortu zen beste izen batekin: Zenigata. Ingalaterrako klubetan, taldeak bere lehen bilakaera ezagutu aintzin South Central izenarekin. THE PRODIGY taldearen lehen partea eginik Ingalaterra osoan, gure zorion handienarentzat, South Central Euskal Herrira heldu zaigu, zuzeneko saio ikaragarri baten ematera!

Rap Palestina (Leyenda)

Plastikos
Jatorria: EH
Plastikos pailazo punk ekologista da, dena agerian ezartzen duena gure biltzeko, eta birziklatzea eta gehiegizko kontsumoaren aipatzeko. Bere zikin ontziaren tapa zabal zabala idekitzen du, eta altxorrez beterik den bere unibertsoa gurekin partekatzen du Bere altxorrak? Gure hondakinak. Plastikos, etxe hondakinen bilketa eta tratamenduaz arduratzen diren Garbiki eta Bil Ta Garbi Sindikatuek proposatzen duten ikusgarria da. Festibalariak laguntzeko, helburu hauekin: bereizketa gehiago eta hondakin guttiago!

http://ehz-festibala.eu


IGANDEA


The Abyssinians
Jatorria: Jamaika (Kingston)
44 urte existentzia, esperientzia eta jakiduria, baina beti eta lehen bailehen Reggae-a! Rastafarari aditu hauek reggae roots erritmo famatuarekin lagunduko dituzte beren aldarrikapenak. Gero eta arraroago egiten direnez arlo honetan famatuenetarikoak izan diren taldearen agerraldiak, ez denborarik gal! Reggae-rik gabe gabeko festibalik ezin denez irudikatu; hara reggae ona, bikaina, mitikoa, azkarra...



Laket
Jatorria: Goiherri (Gipuzkoa - EH)
Laket taldea ezaguna da herri eta auzoetako jaietako emanaldietan jartzen duen festa giro beroari esker. Heletan ere gure klasikoen eta mutxikoen entzuteko eta goztzeko aukera izanen dugu, igandeko eguna zoriontsu hasteko.

IPK Prod
2004tik, Iparraldeko Konpilazioak, tokiko eszena sustengatzen du. Aurten IPKk,disko grabaketarako hautatuak izan diren 8 musika taldeak aurkeztuko ditu EHZ festibalean.

Bebe
Jatorria: Extremadura - ESPAINIA
Bebe, 2004ean ezagun egin zen Malo kantuarekin : emazteenganako bortizkeria matxistak eta tratu txarrak salatzen dituen kantu bat da. Ildo beretik, Pafuera telaras diskoak sari asko jaso zituen Espainian eta mundu zabalean. 2012ko otsailean, Bebe-k bere hirugarren diskoa,Un pokito de rocanrol, plazaratu zuen. Lan berri horretan, Bebe-k, bere ohiko flamenko espirituari rock influentziak sartu dizkio.

Vendetta
Jatorria: Euskal Herria (Nafarroa)
Vendetta 2008an sortutako talde nafarra da. Ska erritmo, reggae, rocksteady, ska-mex, rantxerak, texmex,patxanga eta ska-reggae bezalako erritmoek ematen diote bizitza rock indartsu baten erreferentzia iraunkorrarekin. Vendetta taldearen Puro Infi erno bigarren diskoa aurrekoa bezain alaia da. Vendetta taldea festaren alderik oldarkorrena da: jaiari su gehiago botatzen zaionean jai sutsua bihurtzen da.

Stephanie Dessein
Jatorria: Frantzia
Stphanie Dessein-en musikak humorea, tristezia, amodioa eta ferekak nahasten dituen bidai bat osatzen du... Ixtorio, pertsonaia eta egoera ezberdinekin, publikoak mementu goxo baten pasatzeko aukera ukanen du.

Su Ta Gar
Jatorria: Eibar - Gipuzkoa
Su ta Gar taldea, 1987an sortu zen Eibar-en. Euskal musika mailan, sortu ta bereharala ezagun egin den talde horietariko bat da. Bere musika influentziatu duten taldeak, Judas Priest, Iron Maiden, Annihilator edo Metallica bezalakoak izan dira. 2011 bukaeran plazaratu zuen taldeak bere azken diskoa: ?Ametsak Pilatzen?. Lan hori, kritika onak jasotzen ari da, batez ere musikan berezitutako hedabideetan.

HK & les Saltimbanks
Jatorria: Frantzia
Sei musikarik inguratzen dute HK, (Ministre des Affaires Populaires taldeko kantaria) 2006an sortu HK et les Saltimbanks proiektuan. Rap alaia, chaabi estiloko musika edota reggae-a nahasten dituzte. Erresistentziarako deia egiten dute, grebalarien himnoa bilakatu den On lche rien kantuak erakusten duen bezala.. 2008 an Map maitatu duzu? ZEP iazko edizioan? Aurten Hk et les Saltimbanks-en kontzertuaz gozatzen ahalko duzu, azken hilabeteetan fama hartzen ari den taldea. Heletako pentzea girotuko du, publikoa sutan jarriz!

The Lookers
Jatorria: Ziburu (EH)

Raggasonic
Jatorria: Frantzia
Raggassonic taldea 1990an sortu da eta kasik 10 urtez kristoren arrakasta lortzen dute NTM-en labelean. 1998an taldea bereizten da taldekideen arteko arazo batzu tarteko. 2010ean taldea berriz osatzen da, bere jarraitzaileen plazerrerako! 2010 ean,Raggassonic taldea berpizten da hainbat kontzertu emateko. 2012 an disko berri bat aterako dute.

Begiz Begi
Jatorria: Baiona (EH)

Torii
Jatorria: Donibane Lohizune, Baiona (EH)

The Balladurians
Jatorria: Baiona (EH)



bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak

1 iruzkin

Mixil 2012-06-26 10:31:30

Balladurians interesanteak, ez nituen ezagutzen. Inbestigatuko det pixkat.

Iruzkinean iraina badago, jakinarazi.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.