entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-05-23

ELEKTROTASUNA 4, EHZ-REN ESKUTIK, ASTEBURU HONETAN

Aurtengo afixa. Aurtengo afixa.
Musika elektronikoen maitaleek badute hitzordua larunbat honetan. Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren eskutik, Elektrotasunaren laugarren edizioa buruko da Hazparneko Mendeala gelan.

2008an EHZk musika elektronikoko kontzertu bat antolatu zuen festibala aintzin. Azken edizioen arrakastaz indarturik, gertakaria bermatzen da 2011an.
Formula berdina atxikiz, kontzertua eremu periurbanoan eginen da Hazparneko Mendeala gelan. Trukaketak bultzatuz, artista internazionalek tokikoekin joko dute, Elektrotasunak Euskal Herriko elektro eszena garatzea duelarik helburu. Zentzu hortan, Baionako Dash Klusterz taldeak, elektro arloko puntako taldeekin joko du, hala nola The Toxic Avenger (Parise), South Central (Brighton, Inglaterra) eta Les Petits Pilous (Bastia, Kortxika).

Sarrerak
Aurretik: 17
Bertan: 20
Salmenta guneak:
Finkoak: Baiona: Elkar dendan
Miarritze: Atabal aretoan
Hendaia: Kanttu taberna
Hazparne: Xuriatea ostatua
Online: http://sarrerak.ehz-festibala.com
fnac eta tickenet sareak.
Info gehiago:
http://www.ehz-festibala.com
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.