entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-09-04

EHZ FESTIBALAK SEGIDA IZANEN DU

Lotura erlazionatuak
EHZ elkarteak ez ohizko biltzar nagusia egin zuen joan den larunbatean Hazparnen. 80 bat pertsona bildu ziren eta eztabaida luze baten ostean, Euskal Herria Zuzenean festibalarekin segitzeko erabakia hartu dute. Halere, aldaketak datoz eta baliteke jaialdiaren kokapena ere aldatzea. Bestalde, jada aurreratu dezakegu EHZ festibalaren hurrengo edizioa 2008ko ekainaren 27, 28 eta 29an eginen dela.

HONATX, BERE HORRETAN EHZ ELKARTEAK HELARAZITAKO INFORMAZIOA

Festibala Xiberun instalatu denetik, diru ainitz galdu da, proiektua lekuari ez zelako egokitua. Lau urteren buruan, festibalak, oreka atxeman du. Horrek erran nahi du, 2007an lehen aldikotz, heldu den festibala antolatzeko dirua badela. Azpimarratzekoa da, ornitzaile eta musika talde gehienek prezio berezi bat egin dutela aurten.
2007ko aurrekontua urri bukaeran bukatzen da baina, gaur, bi hilabete pasatu eta, diru mailan, hasieran elkarteak pentsatzen zuena baino hobekiago da. Bestalde, Arrosatik joan denetik, festibaleko publikoa 2taz zatitu da eta EHZ ez da gehiago urtean ezin hutsegina zen hitzordu bat.
Hala ere, 15.000 pertsona Xiberura ekarraraztea gauza polita dela errana izan da ikusiz eta eskaintzak bidertu direla ere.
Lau urte horietan belaunaldi aldaketa hasi da eta horrek ere ez du festibalaren funktzionamenduan lagundu.
Bestalde, mezu eta pratiken arteko kontraesanak ttipituz joan dira eta urte zonbaitez galtzen ari zen arima eta giroa berriz sentitu da. Gaur egun, festibalak duen formatuarekin, Xiberuan ekilibrio bat posible da (publiko kopuru horrekin eta holako aurrekontuarekin).


Geroari begira:

Biltzarrean ziren laguntzaileek, heldu den urtean azken hamabi urteetan bezala, Euskal Herria Zuzenean festibalak segituko zuela bozkatu dute. 66 pertsonak zuten bozka eskubidea, eta bi herenak baino gehiagok proposamenaren alde egin dute.
Hala ere, denak ados dira, festibalak aldaketa sakon bat behar duela erraiteko. Hortarako, beste lan komisioez gain, geroari begira toki aldaketa egiteko, lan talde berri bat sortu da. Abenduan egiten den ohizko biltzar nagusian proiektu desberdinak aztertuak eta bozkatuak izanen dira. Han deliberatuko da heldu den urtean festibala Xiberuan eginen den ala ez. Horrez gain, 2008an edo zer gerta ere, 2009an festibala ez zela gehiago Xiberuan eginen bozkatua izan da ere.
Tokiaz aparte, festibalaren mamia lantzeko
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.