entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria Kortabarria Uztailak 3, 4 eta 5

Lekorne (Lapurdi) Euskal Herria Zuzenean Festibala 2015

Euskal Herria Zuzenean Festibala 2015 Argazkia: Pierre Balacey. Iturria: EHZ facebook.
Aste batzuk igaro dira EHZ festibalaz gozatu genuenetik, baina asteburu hartan bizitakoak burura datozkidan bakoitzean, irribarrea ezin kendu ibiltzen naiz ... zein ongi pasa genuen, bai horixe!


Jada 20 urte pasa dira festibala lehenengoz ospatu zela, eta gurean egiten diren festibal berezien artean, maitatuenetarikoa dugu EHZ, maitatuena ez bada. Zuzenekoetatik aparte, hitzaldi, tailer, antzerki, bertso saio, eztabaida gune, zirkua eta bestelakoez gozatzeko aukera dago. Komunak zein dutxak mundialak dira eta beste festibal gehienetan ez bezala kontsu(mis)morako gonbita espliziturik ez da existitzen. Garagardo aukera ederra egonagatik, janariaren eskaintza agian ez da hain zabala, baina bai lokala eta goxoa, non, prezioak beste festibal batzuetan baino askoz merkeagoak diren. Horri, aspaldiko lagunak ikusteko zein berriak egiteko aukera ederra batu behar zaio, eta, esan gabe doa, giro aparta izan ohi dela festibalean. Finean, ezagutzen ez duten musikazaleek ezagutu beharreko plaza da EHZ.

  • OSTIRALA
Ostiral arratsaldea sargoritsua izan zen oso. Iritsi bezain pronto, garagardo bat hartu beharrean izan ginen (ez da broma), eta txosnaren itzalpetik ikusi genuen Tania De Sousa gipuzkoarren emanaldia. Ostean etorri ziren Bilbomatiks, Woods eta The Offenders galdu genituen, eta Quebec-eko Random Recipie laukotea oholtzan zela, itzuli ginen kontzertu gunera. Frannie eta Fab abeslariak gidari, elektronika eta rap doinuen uztarketa nagusi zen ikuskizuna aurkeztu zigun taldeak. Gibelean, agertoki txikira joan eta Kuma No Motor baionarrek bertaratutako guztion ipurdiok ostikatu zizkiguten. Hardcore punk doinu bizkorrak, abesti motz, zuzen bezain hilkorrak, ingelesez zein euskaraz kantatuak, horixe hirukotearen formula. Gaueko talde azpimarragarriena lerro hauek sinatzen dituenaren iritziz. Ostean, Deluxe talde frantziarraren txanda izan zen, funk eta doinu dantzagarriak, sintetizadoreen laguntzaz oker ez banago. Eta, argi festa ederra. Gu Kuma No Motor hirukoak eskainitakoa barneratzeke geunden oraindik, eta bigarren lerroan gelditu ginen, nahiz eta gerturatutakoek gozatu ederra hartu zuten.
Last Train laukotea ikusteko eszenatoki txikira gerturatu eta rock and roll zaleok ez ginen damutu, hard rock zein high energy zertzeladez bustitako hamaika abesti entzun genituen eta. Agian, ahotsa baxu xamar entzuten zen, baina tira. Gau amaitu aurretik, Skip & Die taldearen emanaldia ikusteko aukera izan genuen. Egia esan, festibaleko kartel-buruetako bat izateko, zerbait gehiago espero genuen, baina egia da ere taldea ezagutzen ez genuela. Ekimenez lepo zetorren larunbata aurretik genuen, eta Polygorn taldearen proposamen berezi eta ausarta ikusi gabe oheratu ginen. Festibaleko lehen egun beroa amaitzear zen, gozatu genuen ikusitako ia guztiaz, nahiz eta agian, elektronika gehiegitxo iruditu zitzaigun egun bakarrerako.



  • LARUNBATA
Larunbatean dutxa freskoa bezain bizigarria hartu eta kontzertu gunera hurbildu orduko, Cumbiam
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.