EHZ motorrak berotzen dagoeneko!
DUB INC - Chaque nouvelle page Amadou & Mariam - Dimanche THE LOOKERS - One Track Mind (18/01/2014) Besteak beste, Dub Incorporation, Ska-P, Pendulum, Kashbad, Gatibu, Esne Beltza, The Lookers, Ruper Ordorika, The Excitements, Zea Mays, Cabaret Freaks, Legendary Tigerman eta Birth of Joy ariko dira
Estilo aniztasunean oinarrituko da bi hilabete barru eginen den
EHZ jaialdi handia. Ia musika estilo guztiak ordezkatuta izanen dira Lekorneko jaialdi-eremuan. Elektro punk estilo bizitik reggaeraino, Afrikatik Europaraino... makina bat soinu izanen dira gozagai, askotariko gustuak asetzeko.
Gainera, Euskal Herriaren erakusleihotzat ulertzen dute antolatzaileek hitzordu hau: anitza, elkartasunean oinarritua eta bere nortasunaz jakitun. Hau da, festibalaren zutabe nagusia Euskal Herria dela ahantzi gabe, munduari irekitzeko ohiko borondatearekin prestatu dute egitaraua. Hori horrela, euskal taldeek eta kultura zapalduek beren tokia izanen dute eszenatoki nagusian.
Edonola ere, anitza bezain zabala da aurtengo kartela. Talde eta artista zerrenda luzea da oso:
* Oharra: Talde guztiei buruzko informazioa alboko PDFan deskargatu eta irakur dezakezue.KARTELA* DUB INCORPORATION
* CABARET FREAKS
* ZEA MAYS
* LEGENDARY TIGERMAN
* MEXICAN INSTITUTE OF SOUND
* ANDREAS ET NICOLAS
* NI