EHZ 2012 motorrak berotzen!!!
Heletako hitzordua geroz eta gertuago dago. Kanpindendaren ohialean urraturik ez dagoela aztertu, motxila egin, sarrerak eskuratu (prezioak eskuragarriak dira) eta asteburu ederra pasatzera!
Naziaorteko zein Euskal Herriko taldeak hartuko ditu beste behin
EHZ jaialdiak hiru egunez:
ekainaren 29tik uztailaren 1era. Izen handien artean Sepultura eta Public Enemy nabarmentzen dira, baina kontuz, hemen denetarik dago eta gustu guztientzako: Gojira frantziarren muturreko metaletik The Abyssinians-en roots reggaera doan eskaintza irekia (begiratu atxikitu dugun jaialdiaren esku orria PDF formatuan; bertan jaialdiaren inguruko informazio guztia daukazue!).
Eta noski, urtero bezala, kale animazioa, antzerkia eta musika, tailerrak, gogoetarako gunea... eta abar luze bat izanen dira gozagai.