EHrZ musika lehiaketan izena emateko epea zabalik!
Berrikuntza inportanteak dakartza aurtengo deialdiak, nazioartera ireki baitute. Gainera, 20 talde ezberdinekin bilduma bat eginen dute. Lauzpabost taldek Lekornen joko dute ekainaren 28an, EHZ festibalaren barruan. Publikoari bozkatzeko aukera emanen diote. Izena emateko epea zabalik da EHZ-ren webgunean
Aurtengo
EHrZ musika lehiaketa martxan da nobedade inportanteekin. Izan ere, euskal Herriko eremutik nazioartera zabaldu baitute deialdia. Antolatzaileek adierazi dutenez, "moldeak pixka bat mugitu dira, baina helburu berdina mantentzen dugu:
artista berriengana joaitea, festibalen produzitzeko posibilitatea
eskaintzeko". Eta, garrantzitsua,
kultura minorizatuak izanen dira lehiaketaren ardatz: "EHZ-ren tematikari oihartzun egiteko