Jaialdiaren gunea.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hasi da Euskal Herria Zuzenean jaialdirako atzerako kontaketa. Ez dago
atzera bueltarik. Ekainaren 27tik 29ra, 35 taldetik gora ariko dira. Jarraian, programazioa eta bestelako informazioa aurkituko duzue:
Hiru egunez, milaka lagun bilduko dira musikaz
gozatzeko, beti ere, gogoeta bazter utzi gabe. Esaterako, bost
mahai inguru
antolatu dituzte Xerrenda gunean, zeinetan, besteak beste, ondoko
gaiak hizpide izanen dituzten: emakumeen egoera eta borrokak,
autodeterminazioa edota herri zapalduen egoera. Halaber,
dantza,
zinea eta
bestelako ikuskizunak izanen dira gozagai: bertsoak, txalaparta, kantu-egileak eta disko jartzaileak.
Musikaren atalari dagokionez, zinez handia da aurtengo eskaintza. Beti bezala, askotarikoa eta anitza da, belarri guztiak gozarazteko modukoa. Honatx egunez eguneko egitaraua oholtzaka banatuta:
Garroa 20:40 Zea Mays
22:30 Dub Inc
00:35 Mexican Institute Of Sound
02:35 Cabaret Freaks
Gerezieta19:00 The Lookers
20:30 Andreas et Nicolas
22:30 Zezenaren taldea
Basoita18:30 Joxe Replay
19:45 Ni