Manu Chao EHZ festibaleko lehen egunean arituko da.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Hainbat urtez Manu Chaoren etorreraren zurrumurrua errepikatu da. Aurten, bada, Manu festibalean izanen da, eta aldi baterako, ez da zurrumurrua. Manu Negrako kantari ohia, bere radio Bemba taldearekin etorriko da Heletara, ostiralean oren eta erdiko kontzertu bat emateko. Bestalde, Fermin Muguruzak Check Point Rock filma aurkeztuko du. Jaialdiari buruzko informazio osoa hemen aurkituko duzue:
Bere Tombolatour-ean sartuta delarik,
Manu Chaok Euskal Herritik itzuli bat eginen du. Orotara, 13 izanen dira musikariak Manuren kontzertuan ariko direnak. Denek zuek dantzaraztea izanen dute helburu. Aurten, zuen begiz ikusten ahalko duzue Manu Chao eszenarako egina den artista bat dela. Informazio gehiago
http://www.manuchao.net
Bestalde,
Fermin Muguruza eta
Safaa Arapiyat festibalean egonen dira ere. Fermin Muguruza Heletan izanen dugu. Urtero, EHZ-n izateko ohitura du Ferminek, artista bezala ez delarik, laguntzaile gisara ari baita Iruneko musikari, kantari eta zinegilea. Baina aldi honetan, Ferminen aurpegi berri bat ikusiko dugu: Palestinan eginiko hainbat urteko bidaietan oinarrituz