'At War With Reality' itzulera diskoa aurkeztuko dute Bilbon
At The Gates boskotea.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Death metal melodikoak eman duen talde nabarmenetakoa da
Hamarkada bateko etenaren ondoren, 2007an itzuli zen Suediako At The Gates taldea. Death metal melodikoak eman duen erreferente interesgarriena dira. Agur esateko kontzertu bira esanguratsu bat egin zuten. Hiru urte beranduago, agur hura ahaztu eta zuzeneko gehiago eskaini zituzten. Disko berria ere iritsi zen pasa den urtean: At War With Reality. 1995eko Slaughter Of The Soul lan bikaina posible egin zuen taldekide berberek parte hartu zuten. Gerora, zuzenean aurkezteko bira abiatu zuten, eta azkenik, Euskal Herrira iritsiko da.
Martxoaren 7an, hitzordu paregabea dute talde ezagunaren jarraitzaileek. Bilboko Santana 27 aretoan izango dira, Sound Of Silence asturiarrekin eta Wormed madrildarrekin.
Sarrerak Bilboko Hor Dago!, VSD eta Brixton dendetan eta Donostiako Skizo dendan eros daitezke. Internet bidez, ordea, www.kulturalive.com atarian.