Melody Gardot.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Uztailaren
22tik 26ra Donostia Euskal Herriko Jazz hiriburua bilakatuko da. Azken
urteetan bezala, askotariko doinuak izango dira gozagai:
popetik rockera doazenak, reggae eta souletik pasatuz. Eta noski, jazza.
Bost egunez, musika eskaintza zabalaz gozatzeko parada eskainiko digu Donostiako Jazzaldiaren 50. edizioak. Zuzeneko musikarekin batera, dj emanaldiak ere egongo dira. Eta sarreran aipatu dugun bezala, askotariko taldeak eta artistak aurkituko ditugu. Honatx horietako batzuk:
Benny Golson (saxofoi-jotzaile eta musikagile honen lana jazzaren
ondarea da),
Earth, Wind & Fire (erritmo tentagarri eta
dantzagarriak),
Zaz (chanson, jazz manouchea, swing... nahasketa),
Dee
Dee Bridgewater (indarra eta zirrara. Formazio berritzaile bat dakar:
Irvin Mayfield eta The New Orleans 7 orkestra),
Carla Cook
(jazz estandar handiak),
John Zorn saxojolea (Bill Laswell baxu jotzaile
eta Dave
Lombardo bateria jolearekin batera, musika askea, inspiratzailea,
eskaniko du),
Melody Gardot (jazzeko diva berria),
Jamie Cullum (hiru
formatu desberdinetan: bakarkako pianista eta abeslari gisa, bere
taldearekin eta DJ modura),
Jimmy Cliff (reggae izarra, abesti oso ezagunen
egilea),
Sly & Robbie meets Nils Petter Molvaer (Jamaikako ia reggae guztiaren ardatz izan den
erritmo-sekzio mitikoa, eta Nils Petter Molvaer norvegiar
tronpeta-jotzaile berritzailea),
Gregory Porter (jazz&soul nahasketa),
S