Sekulako gogoa neukan Nueva Vulcanok horrelako disko bat ateratzeko. Bazuen bada, asko erakartzen ninduen zeozer talde honek, baina beste zeozer falta zitzaion. Ez nuke jakingo bi faktore horiek ondo identifikatzen, baina "Los Peces de colores"en lehen entzunaldian aurrekoei falta zitzaien positibismo hura azalarazten da (lehen segundutik) eta pentsatzen duzu "orain bai, egin dute": Arturren ahotsa beti bezain bortitz eta inoiz baino argiago, positiboago eta melodikoago azaltzen zaigu. Eboluzio horren errua, agian, Marc Clos perkusio jotzaileak izan dezake, eta hain zuzen ere, xilofonoarekin egiten duen lanak. Udaberria Nueva Vulcano taldera heldu da... eta gustoko dugu.