Nun
Azkenaldian, Euskal Herriko eszenatokietan zuzenean aurkezten dihardute Collage eta Monochrome bezalako taldeekin batera aritu dira. Xabier Doncel taldeko baxu jolearekin jardun gara haien berri izateko.
Aurretik taldea martxan bazen ere, 2002an sortu zen gaur egungo formazioa. Nondik norako ibilbidea izan duzue ordutik?
Eneko eta biok 2002an sartu ginen eta uste dut orduan sortu zela benetan taldea. Musika aldetik ibilbide definituago bat egin dugu, garai batean emocoretik gertu ginen eta orain popzaleagoak gara. Gure arteko harremana ere beste mota batekoa izan da, sendoagoa da orain. Ez dugu uste kantuak musikarien artean sortzen den zerbait direnik bakarrik, pertsonen artean sortzen den zerbait baizik. Taldekideak lagunak gara eta askotan anai arrebak bezala dihardugu.
Orain berriz, lehen diskoa grabatu duzue Santos Records estudioetan. Nola izan zen diskoaren grabaketa?
Aurreko diskoa modu analogikoan grabatu genuen, eta oraingoan modu digitalean aritu gara. Egia esateko, oraingoan ez dugu ezer berezirik bilatu. Mikel Santos ezagutu genuen, Keike taldeko teknikaria. Anaiarekin Santos Records grabazio estudioa du eta han grabatzeko aukera atera zen. Ondarroako portuan duten estudio txikia da, oso landuta dagoena. Aurretik han grabatuak zituzten gauza batzuk entzun genituen eta nahiz eta guk egiten dugunarekin zerikusi handirik ez izan, lan egiteko duten modua asko gustatu zitzaigun eta bilatzen ari ginenarekin bat zetorren.
Diskoaren