entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
XABIER DONCELL 2004-08-01

STANDSTILL koherentziaren peskizan

Standstill kataluniarrak Standstill kataluniarrak
"Zer, ba al dator norbait nirekin elkarrizketara?", galderak ez du erantzunik aurkitzen Standstill taldeko beste kideengan: txistuak, lurrera bideratutako begiradak... Ez omen zaie asko gustatzen disko berri bakoitzarekin datorren kontu hau guztia, normala. Enric-i, taldeko abeslariari, ezta ere, dirudienez, baina "hilabete bat bakarrik" denez ondo darama eta pozarren hartzen gaitu Azkena aretoko kamerinoan.


Zer moduz jendearekin tratua hemen, Euskal Herrian?

Denbora asko da hemendik etortzen ez ginela, ia bi urte. Egia esan, oso gustura egoten gara hemen, giro ona egoten da eta oroitzapen onak darkarzkigu: Kataluniatik irten ginen lehen aldia hona etortzeko izan zen, Bizkaira. Buff, ia bost urte dira ordutik.

Orain arteko diskoetan ingelesa izan da erabilitako hizkuntza, orain ordea...

Bai, disko berrian gaztelaniaz aritzen gara. Asko galdetzen digute honi buruz; jendeak espero ez zuen aldaketa bat izan da, baina guk ez dugu hainbesterainoko aldaketa ikusten. Suposatzen dut azkenaldian gertatu zaizkigun gauzen ondorioa izan dela: ehun kontzertu baino gehiago eskaini ditugu urtean, hilabetean hiru aste etxetik kanpo eman ditugu... gauza asko planteatu dira, bizitzari, taldeari, eskaintzen dugunari buruz... Koherentzia apur bat eskaini nahi genuen eta azkenean hizkuntzan islatu da.

Aldaketa zure abesteko eran ere nabaritu da, lasaiago edo melodikoago aritzen zara...

Aurreko diskoan ere horretarantz gindoazen. Hizkuntzaren aldaketak ere baldintzatu du hori, suposatzen dut horrelako musika gero eta gutxiago entzuten dudala eta esaten duzunaren eta nola esaten duzunaren arteko koherentzia hori gordetzen saiatzen zara. Gauza bakoitzak bere zentzua dauka orain.

Eta zein musika mota entzuten duzue gaur egun ba?

Hasiera batean hardcorearekin buru belarri sartuta genbiltzan. Gutxinaka-gutxinaka mundu horretatik eboluzionatzen zuten taldeek musikalki beste mundu batetan murgildu gintuzten: 60. hamarkadatik hasi eta gaur egungo musika entzun dugu berriro, beste ikuspegi batetik. Gure kasuan taldeko partaide bakoitzak eboluzio bat jasan du, hasiera batean denok musika berdina entzuten genuen eta gero bakoitzak bere bide musikala jarraitu du, bost bide horien bateratzea Standstill izango litzateke.

Diskoaren aurkezpen bitxia egin zenuten Bartzelonan...

Guretzako erronka bat izan zen eta oso pozik gaude emaitzarekin. Lehen eszenaratzea ez zen musikarietan oinarrituko, beren mugimenduetan. Guk gure musika-tresnetan jartzen genuen arreta guztia eta publikoak eszenatokiaren aurrealdean zeuden aktoreengan edo proiekzioengan. Guk bigarren plano batetan gelditu nahi genuen eta lortu genuela uste dut.

Antzerki talde batekin biran ere ibili zarete, ez zarete gelditzen...

Bigarren antzerki-lanarekin gaude orain, lehen aldia orain dela hiru urte izan zen. Deitu gintuzten eta guk ez genuen zerikusirik antzerkiaren munduarekin, baina mundu berri batean sartu gara eta konturatu gara hainbat antzekotasun egon daitezkeela musika eta antzerkiaren artean: gauza berdinak tratatu daitezke, modu ezberdin batean.

B-Core diskoetxearekin zaudete hasieratik. Zuekin batera eboluzio bat izan du zigiluak, agian zuek bezala, irekiago bilakatu da...

Hasi zirenean hardcore estiloa baino ez zuten lantzen, maila guztietan. Gutxinaka, bai Jordi (bertako arduraduna) musikalki ireki delako, eta Bartzelona inguruko taldeek bide ezberdinak jarraitu ditugulako, diskoetxeak bilakaera bat izan du. Gaur egun hardcore zigilu bat baino musika independientea jorratzen duena izango litzateke. Bertan gauden taldeak hardcoretik hurbil egon daitekeen zirkuituan mugitzen gara, "underground"ean edo...

Hainbat biratan ibili zarete Europan barna...

Bai, baina nahiko gauza puntualak dira. Antzerkiaren kontua kenduta, kanpora ateratzen garenean aspalditik ezagutzen dugun jendearekin ibiltzeko da.

2004, ABUZTUA-IRAILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.