entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Ikusentzunezkoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Entzun 2006

Fruits of the season Askoren artean

Hardcorea DVD
Bartzelonako zigiluaren orbitan dabiltzan taldeen bideoklipen bilduma gordetzen zaigu Fruits of the season izenburuko DVDaren barruan. Etxe honi egokitzen ahal zaizkion bi ezaugarri nagusiak erakusten ditu lan honek: batetik, diseinu dotorea eta landua eta bestetik, etxeko marka den soinu mota bat, oro har hartuta bereizgarria bihurtu dena urteen poderioz.
DVD honek 22 bideoklip jasotzen ditu, Delorean, G.A.S. Drummers, Half Foot Outside, Happy Meals, Its Not Not, The Linn Youki Project, Madee, No More Lies, Nueva Vulcano, Les Philippes, Sibyl Vane, Standstill, Tokio Sex Destruction eta The Unfinished Sympathy taldeena. Bideoklipen kalitatea ona da oro har, baina bat bakarra aipatu beharko bagenu, Nueva Vulcanoren Quiromancia hautatuko genuke, talde kuttuna izateaz gain, 80ko hamarkadako haur batzuk break-dancea egiten ikustea oso atsegina izan delako. The Linn Youki Proyect-en Dove bideokliparen marrazkiak edo Sibyl Vaneren Invisible sin desaparecer del todo ere aipagarriak dira, eta baita Madee, Tokio Sex Destruction edota Its Not Not taldeen bideoklipak ere.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.