Bartzelonarren bigarren diskoak aurrekoaren (Principal Primera) ildotik jarraitzen du, rock indartsu eta emozioz betetako kantuekin. Abesti ederrak biltzen ditu lan honek (Las cosas y las casas, Esto no es Paris, Sagrada Familia), sorpresaren bat (Cadaques kanta akustikoa) tarteko. Taldearen soinua sendoa da: bateria funk jolastia, gitarra arin baina xehetasunez betea, baxu distortsionatua eta ahots urruna. Grabaketaren produkzioa apur bat zakarra edo primitiboa bada ere, horrek diskoaren intentsitatea areagotu egiten du, hirukoteak zuzenean agertzen duenaren isla garbia bihurtuz. Aipagarriak dira bereziki Nueva Vulcanoren hitzak: gardenak eta kriptikoak era berean.