Diskoaren tituluak berak dio: txantxetarako denborarik ez. Honela aurkezten dute eta ulertzen dugu katalanen lan berria, bigarrena beren ibilbidean. 2004an
Giving everything (Bcore) kaleratu zutenean gehienok berdina pentsatu genuen: beren ohiko taldeen (Tokyo Sex Destruction, Standstill...) proiektu paraleloa zela hau. Eta agian horrela da. Baina lan berri honetan bere kabuz sendo dabilen talde baten tankera hartu diogu. Lehendabiziko lanean argi definitu gabeko soinua aurkitu bagenuen, oraingoan punk rockaren nahasketa bikaina aurkeztu digute. Eta ez hori bakarrik, konposaketa eta egitura aldetik ere tankera polita hartu baitiogu lan honi:
Say more, say more edo
Sailing the night. Ahots eta koroen erabilpenean ere aurrerapausoak nabari daitezke eta esperimentaziora ere gerturatzen dira
There are mirrors everywhere but I can