Fumut taldea Lazkaon sortu zen 2010 inguruan.
Lazkaotar zein Ordiziarrez osatua dago eta nahiz eta hasiera batean
bertsioak egiten zituzten, 2013an kantu propioekin eskenatokira jauzi
egitea erabaki zuten. Kantu hauek gure belaunaldia erabat markatu zuen leku eta unera
eramango gaituzte eta kontzertua entzuten hasi bezain pronto, Palmeko
desertuan ikusiko dugu gure burua Eustoner rockaz gozatzen. On egin!
Gure gaztarora begiratzen dugunean bi musika sorkuntza gune nagusi gogoratzen ditugu Goierrin. Nola ez, gure Seattle propio zein txikiak Ormaiztegi eta Lazkao genituen. Ladislaok, bigarren mugimendu honetan izan zuen bere jatorria. Kideak Captain Nemo, Brigada Criminal, Fist Fucking, Los Rockinson, Eskoriatza edota Se
Duela 3 urtetik Ziburuko hirukote gazte zein lotsagabe honek bere Garaje Rock urduriz busti ditu Bidasoako bi ertzak. Beraien kantuen eraginkortasunak, indarrak eta benetakotasunak belaunaldi arteko zalego fidel bat egonkortzea eskaini die Mikel, Nicolas eta Charlieri. Flaming Groovies edo Ty Segallen taldearen miresle hauen sona egunero doa handitzen Euskal Herrian eta beste batzuen artean Mikal Cronin, The Chrome Cranks, Eddie And The Hot Rods, Redd Kross, The Fleshtones, The Richmond Sluts, Kid Congo Powers edo The Bellraysrekin jotzen izan dira. Hemendik gutxira, talde gazteek aipatuko dituzte beraiek kontzerturen batean kointziditu ostean. Ez galdu aukera zuzenean ikusteko.
Nork ez du gogoratzen bigarren JAZPANAn bartzelonarrek eskaini zuten kontzertu ikaragarria? Gure talde kuttunen artean genituen eta sinetsi ezin bagenuen ere, gurean izan genituen
Musika gaixotasun moduan ulertu badaiteke, bi hauen artean patologia ezberdinak biltzen dituzte. Jon eta Egoitz edo Egoitz eta Jon Beasaingo gaztetxean hasi ziren beraien rock sesio zitalak eskaintzen baina bataioaren eguna, bigarren Jazpanan iritsi zitzaien. Horrezkero, Euskal Herrian zehar ibili dira beraien sesio amaiezin zein dibertigarriak eskaintzek. Olarius & Brothersen sesio batean edozer gauza entzun daiteke, eta edozer gauza pasa daiteke. Horregatik gustatzen zaizkigu hainbeste eta horregatik gonbidatu ditugu berriz ere Jazpanara.
Musika estilo batean finkatzea zaila den bakarlaria da
Nikkin. Izen honen atzean Igor Alustiza multi-instrumentista
beasaindarra topatzen dugu eta bere musika influentzia ugari batzen
dituen proiektu batean aurkezten da.
Pasa den urtean Murgil tabernan izan zen JAZPANA Herrian ekimenaren
barnean Jon Eskisabelekin batera Fixed Tonight proiektuarekin.
Atzera begiratuz gero, Spurium, The Gu edo Zero taldeetan ibili izan
da Igor. Oraingoan, bakarlari moduan datorkigu eta bere abestien
zuzenekoez gozatu ahal izango dugu JAZPANAko eskenatoki handian. Bertan,
ordenagailuaren grabatu eta loop bidez antolatzen dituen pistak
eskainiko dizkigu pixkanaka, eta puzzlea osatzen doan heinean abestiek
indarra hartzen duten bitartean.
Crazy Young Ordizia eta Ataun artean sortutako taldea da. Bateria, bi gitarra eta baxu kantari batek osatzen dute. Ibilbide luzeko musikariak ditugu guztiak eta beraien bizitzan zehar hainbat estilo zein influentzi bildu dituzte. Azkenaldian, banda handien tributuak eskaintzen aritu dira eta azkena, Neil Young handiari eskainitako izan da. Emaitza ederra izan zen eta proiektua denboran luzatzea erabaki zuten. Hori dela eta, Jazpanan izango ditugu Rock & Roll, Folk eta Countryaren zaleak asebete uzten.
Azken urteetan beti izan dugu talde instrumental bat gutxienez JAZPANAn eta aurtengoan ere horrela izango da nola ez.
Oraingoan Buffalo zarauztarrak izango dira ardura honen jabe eta
jakin badakigu ez dutela kalerik egingo. David, Ander eta Joanesek
osatzen dute 2008an sortu zuten talde hau.
Horrezkero, makina bat kontzertu eskaini dituzte Euskal Herria zehar
eta baita bertatik kanpo ere. Beste batzuen artean, pasa den urteko
Kutxa Kulturean izan genituen eta aho zapore ederra utzi zieten
gerturatu zien guztiei. Zuei ere gauza berbera gertatuko zaizue ziur
beraien kontzertura gerturatzen bazarete.
Chorus gitarra distiratsuek, baxu saturatuek, fuzz ikutuek
eta tempo altuek osatzen dute atsedenik gabeko erritmo dardaratsuez
beteriko lan hau.
Za! bi pertsonek osatzen duten ozeanoz bestaldeko zein
primitiboki futurista den orkestra bat dugu. Beraiek, Spazzfrica Ehd eta
Papa duPau ditugu.
2011an mundua alderantziz jarri zuten beraien
Zenbat gustatzen zaizkigun talde mitikoen itzulerak! Oraingo
honetan, Bartzelonako superbanda alternatibo aktiboenetako bat izango
dugu Jazpanan.
Post-Punk talde hau Dies Irae, Tokyo Sex Destruction, Veracruz edo
Standstill bezalako taldeetako kideek osatzen dute eta itzulera
honetarako, The Unfinished Sympathy taldeko Eric Fuentes batu zaie.
Talde standby egoeran utzi zutenean hiru LP zituzten bizkarrean BCore
disketxean eta gaur egun, material berria prestatzen ari dira. Talde
hau osatzen dutenak oso musikari onak dira eta hori ziur, Bernedoeneako
eskenatokian argi eta garbi geratuko da. Kalerik egin ezin daitekeen
horietako kontzertu bat.
Zer esan Capsularen inguruan
Poparen magiak, unibertso elektrikoak eta literaturak batak
besteari traba egiteari uzten diotenean musikak gidaritza hartzen du
bestela kaos madarikatua besterik izango ez litzatekeen horretan.
Oraingo honetan, Lasers hirukote bartzelonarra izango da balentria
honen ardura izango duena. Erraietatik ateratzen den elektronika
zintzoa, sample eta soinu zikliko nekaezinak bihotz bati bizitza ematen
dion odolaren bulkada jarioaren moduan.
Bartzelonako eszena indiea ulertzeko, DJ COCO, entzun
beharreko DJa da. 15 urte daramatza bere hiriko zein Europako
kabinetatik igarotzen eta beste batzuen artean, Berlin, Paris,
Estocolmo, Londres edo Moscun izan da mota guztietako jendea dantzan
jartzen (uda honetan adibidez, Helsinkin izan FLOW Fest edo Los
Angelesen FYF jaialdi handietan musika jartzen).
Azpimarratu behar da Nitsa Club-aren dj residentea dela eta hainbat
alditan Primavera Sound jaialdia ixten duela bere sesio mitikoekin.
Cocoren sesioak dantzagarriak direla esan dugu eta horrela da; electro,
rock, sitie, disco, indie edo mashupak entzule zein jaialdiaren arabera
baina beti, bere marka utziz.
Badakigu zein ordutan amaituko duen Jazpanan baina ez dugu uste bere sesioaren ondoren inork etxera joateko gogorik izango duenik. Benetan, ez galdu saio hau bestela, noiz edo noiz, damutu egingo baitzara. Estatu mailako DJrik garrantzitsuenetako bat izango dugu gure herrian bertan (Pasa den urtean, hoberenaren saria jaso du Rockdeluxe aldizkarian).