2009an bere estreinako lana atera eta 2011n
Biladi Hadi disko-libururako
Hartza izeneko kantua grabatu ostean, Donostiako Madeleine laukotea zazpi kantu berriz osatu
Mugarri
diskoarekin itzuli zen 2013an. Musikalki, taldekideek "emozioak
karreatzen dituzten doinu melodikoak" gustoko dituzte eta lan berri
honetan ere, post-rock kasik instrumentalaren bidetik jarraitzen dute.
Beren hitzetan, "paisaia ambientalak, zati azkarragoak eta lasai egoteko
akorde segidak" eskaintzen ditu
Mugarrik. Polar Bear Club edo Tame Impala-ren itzala hortik dabil baina
Kea,
Berlin edota
Tartalo
bezalako abestiek Mogwai, Tortoise, June of 44, edota Slint bezalako
taldeen unibertsorantz eramaten gaituzte ere. Bestalde, Alvaro Remachak
nahasketa eta masterizazio lan txukuna egin du eta diseinua ere zinez
polita da.
Dudarik ez. Madeleinek goranzko urrats handia eman du, benetako mugarria izan daitekeen disko bikain honekin.