entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-01-17

Abian da 'Belarrien goxoko' programazioa Gasteizko Artium-en

Apirilaren 2ra arte luzatuko da musika eta euskara plazerrez batzen dituen ekimen hau

Belarrien goxoko ekimenaren afixa. Belarrien goxoko ekimenaren afixa.
Xabi Aburruzaga trikitilariak hasiera eman zion urtarrilaren 15ean Belarrien Goxoko programazioari. Urtarrilaren 22an Juan Mari Beltranen emanaldia izango da eta ondoren, Gabrielen lekua sentikaria, Sinkro ikuskizuna, Edorta Jimenezen hitzaldia + Doro Zobaranen erakustaldia eta Keu Agirretxearen kontzertua egingo dira.


"Bizitzak emandako plazer txiki hoiengatik ez balitz", entzun eta ikasi genion Hertzainak taldeari. Horixe bera da programa honen helburua, gozatzea bi plazer txikiz eta handiz, musikaz eta euskaraz, hain zuzen ere.
Belarrien goxoko programazioak sei saio izango ditu (lehendabizikoa, esan bezala, burutu da dagoeneko). Guztietan aditu batek  musikariak aurkeztuko dizkizgu, musikariek euren jardunaren berri emango digute, eta jakina, denok galderak egiteko eta parte hartzeko aukera izango dugu.
 
 
JUAN MARI BELTRAN
Noiz: urtarrilak 22
Ordua: 19:30
Non: Artium. Plaza aretoa

GABRIELEN LEKUA
Sentikaria ikuskizuna
Noiz: otsailak 05
Ordua: 19:30
Non: Artium. Ekialde goikoa areatoa

SINKRO
Musika dantza eta live electronics
Noiz: martxoak 05
Ordua: 19:30
Non: Artium. Plaza aretoa

AZALETIK SUSTRAIETARA
Edorta Jimenezen hitzaldia eta Doro Zobaranen erakustaldia
Noiz: martxoak 19
Ordua: 19:30
Non: Artium. Auditorium
 
KEU AGIRRETXEA
Noiz: apirilak 02
Ordua: 19:30
Non: Artium. Auditorium/Plaza aretoa
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.