Oraingoz lau kontzertu emango ditu bakarrik. Gero gerokoak.
Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Biarritz izan dira aukeratutako hiriak
2015 urteko disko esanguratsuenetako bat argitaratu ondotik,
Jp Lohian eta bere
Klonen Klana errepidera aterako dira martxoan lau kontzertu emateko, "momentuz bakarrak", adierazi du Joseba Poncek. Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Biarritzen joko dute.
Horretarako, "lagun handiak klonatu behar izan ditut nire ondoan aritzeko lau kontzertuotan", azaldu du Hondarribiko musikariak. Laborategian sartu eta ofizioa ez ezik, kalitate handia duen superbanda bat klonatu du:
Galder Iizagirre (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) baterian;
Karlos Osinaga (Lisab