2008.urtea hasi bezain laster famili bereko 3 kidek LARREGI taldea izango zena abiatu genuen.
Gora-behera ezberdinen ondoren, gaur egun Lemoa eta Igorreko 4 pertsonak osatzen dugu taldea.
2010.urteko udan gure lehenengo maketa grabatu genuen Biboko "Koba" estudioan Xanpe teknikariaren gidaritzapean.
Melodiari garrantzi handia emanez, rock kutsuko 6 abestik osatzen dute gure lehenengo maketa.