"Gure belaunaldia", Larregi taldearen bideo berria
Lehenengo disko luzea izango denaren aurrerapena da kantua
Kritikarik falta ez zaion Gure belaunaldia kantua datorren udaberrian argitaratuko duten diskoan agertuko da.
Larregi talde bizkaitarra 2008an sortu zen. 2010ean lehen maketa grabatu zuten Bilboko Koba estudioetan, non melodiari garrantzia emanez rock estiloko sei kantu bildu zituzten.