Gudaberria diskoaren azala.
Mutrikukoen debuta masailean zaplastako bat bezalakoa da, ia tregoarik
gabekoa. Nahiz eta maketatik diskora egin duten jauzia nabarmentzekoa
den, talde honek hasieratik gauzak argi zeuzkala dirudi. Partaide
batzuen esperientzia kontuan hartuta ere, benetan harrigarria da hainbat
abestitan lortu duten sofistikazio puntua. Metal gogorrenaren
erakusleiho aparta dugun lan hau, aldiz, bi zatitan banatuta dago era
nahiko nabarian. Lehen bost kantuak metal zaleen burmuinak zulatzeko
eginak dauden arren, era nahiko, nola esan, automatikoan entzun
daitezkeela iruditzen zait. Metalaren manual guztietan azterketa
gaindituko lukete
Bizi edo
Kareak erre ez duena abestiek. Baita hurrengo
hirurek ere; baina ez dute heavy eszena iraultzen. Dena den,
Lehertu
eta
Armen txukunetan lehen traza harrigarriak topatu ditzakegu bai
gitarra zein erritmo aldaketa batzuetan. Diskoari izena ematen diona,
Gudaberria, beste zartada handi bat da, baina CDaren bigarren zatian
azaleratzen da Kraussk-en nortasuna, baita bereizgarri guztiak ere. Hala
ere
Gudaberria abestia bigarren zatian sartzeko modukoa ere bada,
bira-biraka dabiltzan gitarra eta bateriei erreparatzen badiegu.
Talaixa instrumentalak