entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2011

Castlemania Thee Oh Sees

Garage-Rock CD-BINILOA
Castlemania (In The Red) Castlemania (In The Red).
Thee Oh Sees - Blood on the Deck

Urtebete daramat amerikar txoro hauen disko berriak plazaratzeko erritmo etengabeari jarraituz eta aldi berean, aurretik argitaratu dituztenak entzunaz eta oraindik ez dut den denak dastatzeko astirik izan, ez baita batere erraza, bai kopuru handia delako, bai horietako hainbat oso banatze mugatuta izan dutelako. Baina argi daukadana benetan merezi duen ahalegina dela da. Batik bat beraien azken (hau idazterako unean behintzat) diskoa den Castlemania modukoak eskaintzen dizkigutenean. A ze diskoa! Beraien ohiko garage, rhythm & blues, noise, pop nahasketa zingiratsu eta psikodelikoari patxada pittin bat gehitu diote oraingo honetan. Eta patxada horretan inoiz egin dituzten melodia gozoenak sortu dituzte. Haizezko instrumentuak modu zoragarrian sartzen ausartu dira eta inoiz baino askeago utzi dute musika hedatzen eta forma anitz eta zirraragarri berriak hartzen.

Emaitza, ondorioz, zoragarria da goitik behera. Captain Beefheart-en une hoberenak etorri zaizkit burura disko hau entzutean eta hori ez da txantxetako gauza. Thee Oh Sees ezagutu nahi baduzue disko honekin hastea ez da batere ideia txarra. Ez zarete damutuko, benetan esaten dizuet.

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.