entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-08-19

Esferica Festibala, mahasti arteko jaialdia, abuztuaren 19tik 22ra bitarte

Besteak beste, Zetak, Sara Zozaya eta Mafalda ariko dira Arabar Errioxako bost herritan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskal artistak eta nazioartekoak gastronomiarekin eta arte erakusketekin nahastuko ditu Esferika Festibalak. Abuztuaren 19tik 22ra bitarte, denetariko proposamen kultural eta kulinarioak dastatu ahal izango dira Arabar Errioxako Bastida, Biasteri, Lapuebla, Bilar eta Eskuernaga herrietan.

Bodegak, gune gastronomikoak, elizak edota herriko plazak bilakatuko dira agertoki, eta horietatik ariko dira, zuzenean, Morcheeba, De Pedro, Zetak, Josh Rouse, Delafé, Mafalda, Sara Zozaya, Melenas, Amorante eta Os Amigos do musicos taldeak, besteren artean.

Tokiko produktuak, jasangarritasuna eta landa eremuaren garapena helburu dituen festibalaz gozatu ahal izateko, bonoak salgai jarri dituzte jada. Asteburu osokoak 79 euro balio du, baina egunez egunekoak ere eskura daitezke.

Mahasti arteko festibal honi buruzko informazio gehiago, eta sarrerak: HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.