entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-08-16

Belako eta Irkaia, Lizarrako Ka! Kultura Aurrera jaialdian

Abuztuaren 23an hasi eta hilaren 27ra bitarte, zuzeneko kontzertuek eta musikaren inguruko solasaldiek hartuko dute Zuhaitzaren Lorategia

Ka! Kultura Aurrera ekimenaren lehenengo edizioa egingo dute datozen egunetan Lizarran. Nafarroa erdialdeko herria kultur agendan sartu nahi dute antolatzaileek eta, batez ere, kultura arloko hezkuntza, eztabaida eta hedapenari ekarpena egitea bilatzen dute.

Jarduera ia guztiak Zuhaitzaren Lorategian izano dira, doan, hilaren 27ko kontzertua izan ezik. Gaueko 22:00etatik aurrera, Belako eta Irkaia igoko dira eszenatokira, eta sarrerak 15 euro balio du.

Aurreneko hitzordua, hilaren 23an, Patxi Irurzunen ‘Tratado de (h)ortografía’ lanaren aurkezpena izango da 18:30ean. Abuztuaren 25ean Fray Diego Kultur Etxean Rober Porturen ‘Estamos afinados’ liburuaren aurkezpena egingo dute 18:30ean.

Abuztuaren 26an, Zuhaitzaren Lorategian, Locopirata-ren akustikoa izango da. Eta 18.00etan ‘Zer da kultura? Nola kontsumitzen dugu’ mahaingurua egingo dute. Parte hartzaileak: Iñigo Urrizalki, Iosebe, Txomin Bengoa, Virginia Senosiain, Iker Isiegas, Estitxu Castellanos eta Patxi Goñi.

Amaitzeko, abuztuaren 28an, Etna Maid bikoteak emango du kontzertua.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.