entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-08-19

Cobra, Bamms, Grises eta Wood Strings taldeak Dardara Fest jaialdian

Kontzertuak abuztuaren 20an eta 21ean izango dira, Zumaian. Zuzeneko emanaldiak arratsaldeko 19:00tan hasiko dira.

Aurtengo Dardara Fest jaialdia bi saiotan banatu dute antolatzaileek. Abuztuaren 20an, ostiralez izango da lehena. Cobra laukoteak ‘Fyre’ diskoa aurkeztuko du, bandaren iraupen luzeko laugarren lana. Bamms hernaniarrak izango dira eguneko bigarrenak. Last Chance disko argitaratu berria aurkeztuko dute Zumaiako publikoaren aurrean.

Larunbateko kartelburua Grises izango da. Zestoakoek sei lan luzeko diskografia osatu dute jada, berriena, Talisman, 2020an kaleratu zuten. Amaitzeko, Aretxabaletko Wood Strings igoko dira agertokira. Emanaldi honetan laster argitaratuko duten 'Isladak' diskoa aurkeztuko dute zuzenean. 

Kontzertu guztiak 19:00tan hasiko dira, eta sarrerak 6 euroren truke eskura daitezke. Bi eguneko bonoak ere badaude aukeran.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.