entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-22

Lie Detectors, Oki Moki eta Kaskezur ariko dira Tximista jaialdian

Uztailaren 24an izango dira kontzertuak, Zumarragako Zarraparra kolektiboak eta Motz tabernak antolatuta

Zumarragako Izazpi parkea eszenatoki bilakatuko da uztailaren 24an. Lie Detectors, Oki Moki eta Kaskezur taldeak zuzenean ariko dira 20:00etatik aurrera.

Zarraparra kolektiboak eta Motz Tabernak antolatzen dute ekimena, Urretxu/Zumarragako kultur saileen laguntzarekin. Sarrerak entradium plataforman eskura daitezke dagoeneko. Eserlekuak binaka eskura daitezke 20 euroren truke, edota hirunaka 30 euroren truke.

Lie Detectors taldeak 60 eta 70 hamarraldietako rock giroa ekarriko du. 2020an kaleratu zuten aurreneko lan luzea: Long Play. Txema Babon, Urko Roa, Eneko Etxeandia, Aitor Txiki eta Alvaro Turrio kideek osatzen dute egun.

Oki Moki hirukoa Paula Estevez (Ahotsa eta Baxua), Aritz Aranburu (Gitarra eta ahotsa) eta Joseba Artza (bateria) musikariek osatzen dute. 2020 urtean iraupen luzeko lehen diskoa argitaratu zuten: Working Class Pop.

Kaskezur taldeak ibilbide luzea egin du 2004an eratu zenetik. 90eko hamarkadako erritmo gogor eta leunak tartekatzen dituzte nafarrek.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.