entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-23

Ezpalak eta Liher taldeak ariko dira Suns Europe jaialdian

Hizkuntza gutxituetan egindako adierazpen artistikoak biltzen dituen festibala Udinen (Friul, Italia) egingo dute uztailaren 23tik 31ra bitarte.

Friuleraz “soinuak” esan nahi du “suns” hitzak. Suns Europe jaialdia Mediterraneoko Alpeen eremuko komunitate gutxituen arteko topaketa modura hasi zen 2009 urtean, baina 2015az geroztik gaur egungo formatu dau: Europa osoko hizkuntza gutxituetan eginiko arte eszenikoen, zinemaren eta literaturaren arteko elkartrukerako jaialdi gisa.

Euskarazko musikagintzaren ordezkari modura,  Etxepare Euskal Institutuak sustatuta, aurten, Ezpalak eta Liher taldeek hartuko dute parte. Auretik La BasuEneritz FuryakRodeoKasernarat edo Mocker’s bezalako euskal taldeek parte hartu dute Suns Europe jaialdian. 

Festibalaren helburua hizkuntza komunitate txikien sektore kultural eta sortzaileak indartzea da, batez ere arte garaikidea suspertzeko. Alegia, ez ditu kultura gutxituak tradizio eta folklore moduan ulertzen, baizik eta etengabeko bilakaeran eta eraberritzean oinarritutako gizarte moduan.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.