Basque.Music.-ek 33.MMVV topaketan parte hartuko du, EH Sonren hurrengo edizioa aurkeztuko dute bertan eta, hain justu, testuinguru horretan emango dute kontzertua La Basuk eta Lumik.
Akreditatutako profesionalentzat zein publiko orokorrarentzat, MMVV 2021 zuzeneko musika gozatzeko eta balioesteko espazio gisa ulertzera gonbitea luzatu dute. 600 profesional inguru hurbiltzea espero dute eta, gainera, online leiho bat ere egongo da, merkatura bertaratzerik ez duten pertsonek bertatik bertara bizitzeko aukera izan dezaten. Hala, programazio profesionaleko kontzertuak, pitching-saio batzuk eta beste jarduera batzuk streaming bidez jarraitu ahal izango dira.
Izan ere, horixe da Atlantidan jarriko dituzten hiru guneen helburu nagusia: zuzeneko musika, musika bizia, bizitzea (edo berriro bizitzea).