entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-30

Tolesturak lana kaleratu du Audience taldeak

Bitan banatuta dator gernikarren bederatzigarren diskoa eta, aurrekoak bezala, bidaia bat bezala planteatu dute.

Hamasei kanta berrik osatzen duten Tolesturak, Gernikako Audience boskotearen estudioko lan berria, ibilbideko bederatzigarrena. Egiaz, bi disko dira, edo lau aurpegi, binilo formatuan ulertuz gero. Aurkezpen zuzeneko bana eman dute Gernikan, Andoainen eta Elorrion, eta kontzertu-sorta berria iragarri dute iraila eta urrirako. 

Lan bikoitz honetan askotariko piezak sartu dituzte. Bada, esate baterako, 27 segunduko iraupena duen Triñeko Ogigaztaia kanta; edota gazteleraz abestutako Cartas de Amor; ‘Take off’ zinematografikoa; ‘Haizepela’ pop abestia; bossanova ukitu bat Hatzmarkak Leihoan piezan; Anariren kolaborazioa tartean…

Audiencen bandcamp orrialdean zein bIDEhUTSen webgunean eskuratu daiteke gernikarren disko bikoitza.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.