entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-22

Errobiko festibala, uztailaren 22tik 25era bitarte Itsasun

25. edizioan Revolutionary Birds, Joseba Irazoki, Maddi Oihenart edota Kimu Txalaparta ariko dira, besteak beste.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Musika, dantza eta artea ardatz dituen egitaraua dakar, 25. urtez, Ezkandrai elkarteak antolatzen duen Errobiko festibalak. Uztailaren 22an, Elizaldian eta arratsaldeko 17:30ean, ekingo diote festibalari. Urtero legez, bertako artistak eta atzerritik etorritakoak nahastuko ditu.

‘25 urte sorkuntza eta topaketa artistikoetan Itsasun’ izeneko ekitaldiarekin emango diote hasiera. Bertan, Mizel Theret, Mixel Etxekopar, Paxkal Indo, Gabriel Durif, Beñat Achiary, Pantxoa Etchegoin eta Kimu Txalapartak hartuko dute parte.

Gainerako hitzorduetarako, Erritu, Kukai dantza taldea, San Salvador, Revolutionary Birds, Malandain Ballet Biarritz-Silhouetee & Mozart à 2, Joseba Irazoki, Pedro Soler & Beñat Achiary, Old School Funky Family, Bilaka Basaide, Itxaro Borda, Haratago, Petites Planetes, eta Maddi Oihenart & Jérémie Garat izenak iragarri dituzte.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.