entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-07-23

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak aro berri bati ekingo dio

“Iaz kudeaketa taldea eta eredua aldatu eta gero, proiektua birkokatu eta jarduera dibertsifikatzea” izango da EGOren aurrerantzeko helburu nagusia, eta agenda bete-betea dute udarako.

Euskal Herriko Gazte Orkestrak bere burua berrasmatu du, eta hitzordu mordoa iragarri du datozen hilabeteetarako. Aro berria abiatzen ari da EGO. Kudeaketa taldea eta eredua aldatu zuten iaz, eta aurten berrikuntza horien uzta jaso nahi dute. Ohar baten bidez azaldu dutenez, EGOk "hainbat programari aurre egiteko aukera ahalbidetuko dion egitarau bizi eta handinahi” bati egingo dio aurre 2021ean. "proiektua birkokatzea eta jarduera dibertsifikatzea eta areagotzea" izango dira helburu nagusia, eta "maila goreneko nazioarteko zuzendari eta bakarlariekin arituko da EGO". Aurreratu dutenez,  "musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalitatearen estandarrak maila gorenera eramanaz eta musikari taldea profesionaltasunaren hastapenera gidatuz".

Uztailan ohiko Udako Topaketa egingo dute dagokion birarekin: Bilboko Euskalduna Jauregia (uztailak 25), Gasteizko Principal Antzokia (uztailak 26), Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (uztailak 27) eta amaitzeko, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriuma (uztailak 28) bisitatuko dituzte, W.A. Mozarten eta J. Brahmsen lanak jotzeko.

Gero, EGOk Musika Hamabostaldian (abuztuak 8), Otoño Soriano jaialdian (irailak 19) eta Musikaste Errenteriako jaialdian (urriak 23) joko du.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.