entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-03-29

Zea Maysek 7 kontzertuko bira iragarri du

Taldearen 25. urteurrena ospatzeko ’25 joan dira ta!’ emanaldi sortako lehena apirilaren 9an izango da Bilboko Santana 27 aretoan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Aiora Renteriaren gaitzak markatu du Zea Maysen 25. urteurrena. 2021an eta estudioan burubelarri ari zirenean jakin zuen taldeko abeslariak minbizia zuela. Eszenatokietatik aldenduta egon dira orain arte.

Baina osatuta eta mende laurdeneko ibilbidea behar bezala ospatzeko gogoz itzuli da laukotea. ’25 joan dira ta!’ lelopean, 7 kontzertuko bira egingo dute datozen bi hilabeteetan.

Lehenengo geldialdia eta Euskal Herrian egingo duten bakarra, Bilbon izango da, apirilaren 9an, Santana 27 aretoan. Ateak 20:30ean zabalduko dituzte, eta sarrerak salgai dira jada 17 euroren truke. Egunean bertan erosiz gero, 22 euro. 

Horren ostean, Logroñon (apirilak 22), Madrilen (apirilak 23), Torrelavegan (maiatzak 14), Valladoliden (maiatzak 15), Zaragozan (maiatzak 20), eta Bartzelonan (maiatzak 21) ariko dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.