entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-03-29

Keike ondarrutarrak bueltan dira

Hamabost urteko etenaldiaren ostean, kontzertua emango dute apirilaren 2an Berriz herriko Topa tabernan. Itzulerako lehen emanaldia izango da.

Keike Keike

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ondarrun eta 2002an sortu zen Keike taldea, eta sei urteren ostean desegin zen 2008an. Orain, ia hamabost urte eszenatokietatik urrun pasatu ostean, itzulera iragarri dute. Aurreneko zuzenekoa datorren apirilaren 2an emango dute, doan. Berriz herriko Topa tabernan izango da, 19:00etatik aurrera. 

Horretaz aparte, hitzordu gehiago ere itxi dituztela azaldu dute eta, beraz, aukera aunitz izango dira Keikeren musikarekin zuzenean gozatzeko. 

2002an taldea sortu zeneko musika berberak ariko dira aro berri honetan ere: Gorka Ruiz (baxua), Ion Kirru Iparragirre (gitarra), Denis Alberdi (bateria), Nerea Sanchez (ahotsa) eta Axular Arrasate (gitarra). Momentuz, kanta zaharrak berreskuratuz ari dira entsegu lokalean. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.