entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-03-26

Hatortxu Rock 26: udan eta berezia

Delirium Tremens, Rotten XIII, Anari, Brigade Loco, Huntza, Zetak, Ibil Bedi, Gilipojazz, Skabidean… orotara 31 talde arituko dira zuzenean uztailaren 29 eta 30eko kontzertuetan.

Anari Anari

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Beste jaialdi asko bezala, Hatortxu Rock ere geldirik egon da bi urtez. Baina itzulera indartsua prestatu dute antolatzaileek 26.ediziorako, ‘Zerua (hel)muga’ lelopean. Aurreko urteetan ez bezala, aurtengoa udan izango da, eta 31 musikari eta banda igoko dira Atarrabiako oholtza gainera. 

Berritasun gisa, bi gune eta hiru eszenatokitan banatuko dituzte uztailaren 29ko eta 30eko emanaldiak. Egun bakarrerako sarrera 30 eurotan dago salgai, eta asteburu osoko bonuak 55 euroren truke. Guztiak jaialdiaren webgunean eskura daitezke, baita informazio zabalagoa ere. 

Ostiralean Huntza, Gatibu, Deskontrol, Zoo, Brigade Loco, Skabidean, DJ Plan B, Anari La Mare, Gilipojazz, Sua, Badalonians Sound ft Harny Roots eta aurretik iragarritako Pleura, ETS eta The Baboon Show arituko dira.

Larunbatean, berriz, The Lio, Delirium Tremens, Zetak, Antton Telleria, Ibil Bedi, Hammond York, Zelanda, Lukiek, Sleketah Stepi, CRIM eta iragarritako Non Servium, Stay Homas, Herdoil Rotten XIII eta Green Valley igoko dira oholtzara.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.