2019an atseden hartzea erabaki zuenetik, eszenatokietatik aldenduta egon da Rosendo. Baina bere adiskidea omentzeko itzuli da. Barricado taldekide mitikoa, Javier Hernández ‘Boni’, oroitzeko ‘No hay tregua’ kanta hilezkorraren bertsio akustikoa zabaldu du.
Bide batez, haren omenezko disko oso bat iragarri du. ‘Boni. Nada más. Un recuerdo de...’ izenburupean, musika eszena zaharreko eta berriko makina bat artistekin kolaboratuz, bilduma LP bat osatu du. Adierazi duenez, lanaren salmentatik eratorriko irabaziak Boniren familiaren eskuetara joango dira osoki.
Hala, El Drogas, M-Clan, La Fuga, Fito, Marea, Miss Octubre, Cifu, Tahúres Zurdos, Rozalén, IZAL, Los Zigarros eta Porco Bravo, besteak beste, grabazio estudiotik pasatu ziren 2021ean, eta emaitzak aurki ikusiko du argia.