entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-03-30

Zurriolako kontzertuak itzuliko dira udan

Donostiako Jazzaldiak iragarri duenez, hondartzako doako kontzertuak berreskuratuko dituzte 57. edizioan. Tartean, Simple Minds, Curtis Harding eta Pillows Queen.

Simple Minds Simple Minds

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
57. Jazzaldia, Keler Gunea

Uztailaren 21tik 24ra, Donostiako 57. Jazzaldia hartuko du eta, bi urteren ostean, Zurriolako Keler Gunea berreskuratuko du. Hondartzako kontzertuak zortzi izango dira orotara, eta guztiak doakoak.

Lehenengo egunean (uztailak 21), Simple Minds Eskoziako pop taldeak zabalduko du programazioa 20:45ean. Jarraian, 23:30ean, Curtis Harding soul kantari estatubatuarra igoko da oholtzara.

Uztailaren 22an Monophonics taldearen eta Christone ‘Kingfish’-en bluesaren txanda izango da. Uztailaren 23an, aldiz, This Is The Kit eta Vintage Trouble rock banda ariko dira zuzenean.

Egitaraua borobiltzeko, azken egunean (uztailak 24), Pillows Queen punk rockzale irlandarrek eta León Benavente talde espainiarrak joko dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.