entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-03-29

Ahotseneak sustatutako diskoak Sormene ekimenean aurkeztuko dituzte

Maiatzaren 13tik 15era bitarte, Galdakao herriak Sormene euskarazko sorkuntzen plaza hartuko du. Egitarauaren baitan, Durangoko Azokako Ahotseneak bultzatutako hainbat musikarik euren diskoak aurkezteko aukera izango dute.

Aurten eta euskara hutsez sortutako diskoak zuzenean aurkezteko abagunea atonduko du Sormene ekimenak, Ahotsenearen bitartekaritzaz. Galdakaon izango da, maiatzaren 13an eta  14an, 18:00-20:30 eta 18:00-22:00 bitarte, hurrenez hurren. 

Antolatzaileek iragarri dutenez, lau izango dira proposamenak baloratzeko irizpide nagusiak: genero ikuspegia, lehen obra izatea, diskoetxeen arteko oreka eta lurraldetasuna. Interesa dutenek, Ahotsenearen webgunearen bitartez eman dezakete izena apirilaren 4tik aurrera. 

Maiatzaren 15ean, bestalde, kultur sorkuntzen azoka ere hartuko du Sormenek. Bertan, euren lanak erakusteko eta saltzeko aukera izango dute musikariek eta diskoetxeek, nahiz eta 2022 baino lehenagokoak izan. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.