Governos taldeak joan den apirilaren 16an aurkeztu zuen bere lan berria Bilbon. Argazkia: Myriam Garzia.
Juan Sangrek gidatzen duen taldeak joan den urtarrilaren 24an Bilboko Santana 27 aretoan emandako zuzenekoa jasotzen du lan honek
Kanpoan elurra zegoen arren, Bilboko Santana 27 aretoaren barruan sutan zeuden. Urtarrilaren gau ilun hartan, elurtea saihestea eta bertaratzea lortu zuten lagunen gozamenerako, Governorsek, taldearen 9 urteko ibilbidea laburbiltzen duen zuzenekoa eskaini zuen. Bada, hilabete gutxira dagoeneko kalean da Governorsen bosgarren lana,
Su Garaian (Baga-Biga), zuzeneko hura jasotzen duen CD+DVDa.
Ritxi Aizpuru, Baga-Bigaren arduradunaren ustez, bi ebidentzia agerian uzten ditu lan honek: alde batetik, Arrasateko taldearen zuzenekoen ikusgarritasuna eta, bestetik, Governorsek urteen poderioz lortu duen soinu trinkoa. "Diskoan jaso bezala, halakoak dira Governors taldearen zuzenekoak. Diskoan entzun eta ikus daitekeena da Governors, artifiziorik gabe".
Arraroa bada ere, 2006an taldea sortu zenetik, beren zuzeneko indartsua jasotzen duen lehen diskoa dugu hau. Izan ere, disko bikoitz honek Governors taldearen etapa baten bukaera eta beste berri baten hasiera suposatzen du:
Su Garaian diskoaren zenbait aurkezpen kontzertu eskaini eta gero, taldeak urte beteko atsedenaldia hartuko du, 2017 urtera arte (orduan ideia eta asmo berriekin disko berri bati ekingo diote).