Diskoaren azala.
Bederatzi kantu sasi akustiko dakartza
Azken hiru urteetan Gatikakoak lanpetuta ibili dira
Oinutsik diskoa prestatzen. Lan berri honetan, taldearen ibilbidean zehar sortutako bederatzi abestiren moldaketa sasi-akustikoak batu dituzte. "Abestiak bizirik daude, taldeak berak gure kontrolpetik at dagoen izaera propioa duen bezalaxe. Eta hori horrela izanik, nolakoa izango litzateke duela 10 urte egindako kantu hura orain konposatuko bagenu? Zer nolako itxura hartuko luke abesti metalero hark pop talde batek sortuko balu? Eta aurresuposatzen zaizkigun klitxe guztiak alde batera utziko bagenitu? Zer gertatuko litzateke aurreiritziak ahaztuko bagenitu?", adierazi dute taldekideek. Bada, galdera horiei bederatzi moldaketa hauen bidez erantzun diete.
Hala ere, prozesua zertxobait luzatu da azkenean. Azken hiru urteetan aritu dira diskoa lantzen. "Disko hau gure ibilbide luzean zehar landuz joan gara behin eta berriz
hasi dugun prozesu amaigabean". Azkenean grabaketa 2014ko maiatza eta
uztaila bitartean burutu zuten Gatikako entsegu lokalean. Nahasketak berriz,
2015eko apirilera arte luzatu ziren, biak ala biak
Alex Pelaezen
gidaritzapean. Diseinua
Ibai Alzagarena da.
Diskoa
Noizean Behin-en laugarrena da eta kopia gutxi batzuk argitaratu dituzte formatu fisikoan Doan deskargatu daiteke ere haien bandcamp orrian.
Noizean Behin dira:
* Alex Pelaez (gitarra akustikoa, gitarra klasikoa eta ahotsak)
* Ander Gorostiola (bateria)
* Garikoitz Balbas (baxua)
* Ibai Alzaga (gitarra elektrikoa, banjoa eta xilofonoa)
* Mikel de Vicente (pianoa)