Diskoaren azala.
Atzera eraman gaitu Ghetto taldearen
Erolution izenburuko
estudioko bigarren lanak. Atzera 80ko hamarkadara. Kontuz ordea, egun
talde gazte askoren artean hain bogan dauden punk doinuetatik urrun dago
Durangaldeko koadrila honek ateratzen duen soinua. Behar bada, diskora bildu dituzten kantu
batzuek, Mikel Azkarate-Askasuaren saxofoiak orrazten dituelako-edo,
Hertzainak eta Itoiz taldeak gogora ekarri dizkigute. Eta baita Doctor
Deseo ere