Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Desoreka eta Kalte taldeek disko bana argitaratu berri dute. Lehenengoek, lezoarrek, euren bigarren lan luzea: Funanbulista (Oihuka). Bigarrenek, usansolotarrek, estreinakoa: Larrosik gabeko bidea (Baga-Biga).
Desoreka taldeak
Funanbulista diskoan rock gogorraren ildoari sendo heldu dio eta disko trinkoagoa egin du non indarrak eta sentimenduak bat egiten duten. Desoreka taldeak sortutako abestiez gain, Negu Gorriak-en
Itxoiten abestiaren moldaketa bat ere aurkitu daiteke. Garate estudioetan grabatu dute bigarrenez, Haritz Harreguyren laguntzaz.
Kalteren lehen lanaren izenburua
Larrosik gabeko bidea da. Kalte taldea Usansolokoa da. Heavya eta metal indartsua, pisu handikoa, da jorratzen duten musika. Gitarra sendo eta mardulek marrazten dute euren musikaren trinkotasuna. Ez diote, hala ere, melodiari uko egiten. Kike Mora teknikariaren eskutik grabatu dute euren estreinako hau Baga-Biga estudioan.
APUNTEA
Igor