entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2014-09-30

Elkar Estudioa Sesioak II

Joan den udaberrian egin bezala, Donostiako estudio ezagunek ateak irekiko dizkiete zaleei, Libe, Skasti, Larregi, Aguxtin Alkhat eta Kasernarat taldeen grabaketa zuzenean ikusteko aukera eskainiz

X X
Lotura erlazionatuak
Saioak urriaren 6tik 10era izango dira eta 50 lagunentzako tokia izango da


Libe (urriak 6), Skasti (urriak 7), Larregi (urriak 8), Aguxtin Alkhat (urriak 9) eta Kasernarat (urriak 10) taldeen grabaketa zuzenean ikusteko aukera eskaini nahi die Elkar diskoetxeak zaleei, udaberrian egin zuten bezala. Grabazio saioak Donostiako Elkar estudioetan izango dira. "Publiko moduan etortzera gonbidatu nahi zaitugu; 50 lagunentzako tokia izango da egun bakoitzeko. Bertan, taldeen sesioez disfrutatu ahal izango duzu, ez ohikoa bezain erakargarria izan daitekeen 'antzoki' berezi horretan", adierazi dute egitasmo honen arduradunek, eta gainetatu: "Donostiako Elkar estudioa eszenatoki bilakatu nahi izan dugu berriro ere".

Proiektuaren bigarren fase honetan beste bost taldek parte hartuko dute: Libe, Skasti, Larregi, Aguxtin Alkhat eta Kasernarat. Urriaren 6an hasiko dira zuzeneko sesio horien grabaketak, eta urriaren 10ean amaituko dira.
Hamaika Telebistak grabatuko eta emitituko ditu emanaldiak. Egun bakoitzeko talde bat izango da; beraz, astebete batean 5 sesio grabatuko dira zuzenean.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.