Bide Ertzean Leidorren emandako kontzertu sonatuan.
Leidor Sessions zuzeneko diskoa argitaratu eta berau plazaz plaza aurkezten ibili ondotik, lan berri batekin datoz tolosarrak: Don Inorrez izeneko diskoa, 2010eko udazkenean plazaratuko dena. Bide Ertzeanen abesti berriak izanen ditugu gozagai lau urteren bueltan.
Lau urte dira kantu berriz osaturiko diskorik plazaratu gabe, eta
Bide Ertzeanekoak irrikan dira euren abesti berriak zaleekin batera partekatzeko gogoz. 2010eko udazkenean argitaratuko dute disko berria,
Don Inorrez.