entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-09-12

'77', Bide Ertzeanen disko berria kalean

Gaur goizean aurkeztu dute Bilbon

77 diskoaren azala eta gaileta. Argazkia: Entzun! 77 diskoaren azala eta gaileta. Argazkia: Entzun!
Digipack dotore eta mardulean bilduta, hamabi kantuko lan luzea argitaratu berri du Tolosako taldeak (Gaztelupeko Hotsak), bederatzigarrena dagoeneko.


15 urte joan dira taldea sortu zela, 9 disko argitaratu dituzte eta kontzertuak ere, zenbaezinak izan dira urte guzti hauetan. Orain, bira berriari ekinen diote, 77 izenburuko lana zuzenean aurkezteko.
Disko berriak, pop leun eta power poparen arteko kantu sorta dotorea aurkezten digu, eskarmentuaren eta freskotasunaren arteko eremuak ongi ezagutzen dituztela berretsiz. Gitarrak eta doinu akustikoagoak baliatuz eraiki dituzte kantuok.
 
2006an Non dira diskoan 36ko gerra gaitzat hartu bazuten, oraingoan atzera begira jarri dira ere, konbultsioak jotako 70eko hamarkadara alegia. "Baina nostalgiatik baino, hausnarketatik gehiago dute kantu berri hauek. Ziurtasun gutxiko garai hartan, orduko gazte askok azaldu zuten grina zein ilusioan erreparatu dute, bizirik iritsi zaizkigun balioak eta irakaspenak zenbatzen saiatu dira, askatu gabe jarraitzen duten korapiloak saihestu gabe", adierazi digute diskoetxetik.

Angel Aldarondok burutu du Harriak hegan kantuaren bideo txukun hau:

Bide Ertzean - Harriak Hegan from Angel Aldarondo // Kosmikar on Vimeo.


KANTU ZERRENDA
01. Harriak hegan
02. Bilatuko zaitut
03. Nire aberriaz
04. Egunen batean
05. Zenbat aldiz
06. Araneko iturrian
07. Sustraiak zainen ordez
08. Uzturpe 1970
09. Izena
10. Iragana deika
11. Zenbakiak
12. "Jaun andreok, bihar arte"

bidali zure berria Bidali zure berria
ZUZENEAN

77 diskoaren bira berrian, hirukote izango da Bide Ertzean.
Diskoa ere hala grabatu dute:

* Karlos Arancegui
, bateria eta perkusioa.
* Joni Ubeda, gitarra apala, koroak.
* Imanol Ubeda, gitarra, harmonika, boza.

Bestalde, bi teknikari izanen dituzte: Kaki Arkarazo (soinu teknikari lanetan) eta Jorge Urcelay (argi teknikaria).

1977

Euskal Herria. Askatasuna, maitasuna, berdintasuna bizi eta
gozatu nahi duen gazteria. Feminismoa eta ekologismoaren agerpena,
ikastolen loraldia, sindikatuen bilakaera... 40 urteko gau beltzaren
ondoren, orduko gazte belaunaldi haren ahalegina ez zen hutsala izan.

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.