entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria 2009

Muerte o Gloria, Un tributo a The Clash Askoren artean

Askotarikoa CD
Nork ez du The Clash taldea ezagutzen? Edota Rock the Casbah, Magnificent Seven, White riot, Should I stay or should I go zein Complete control kantuak taberna zulo batean entzun? Modu batean edo bestean, musika maite duen orok ezagutzen du Euskal Herriko rock eszenan eragin handienetakoa izan duen talde maitatu hau. Kontua da 30 urte pasa direla taldearen diskorik ezagunena den London calling borobila (eta berritzailea garai haietarako) argitaratu zela, eta urtemuga hori ospatzeko hamazazpi taldek (gehienak Bilbo Handikoak) beste horrenbeste kanturen bertsioak burutu dituzte The Clash taldearen omenaldi disko honetan.

Diskoaren eduki musikala aztertuz eta kontuan izanik The Clash 70. hamarkada amaierako britainiar punk mugimenduaren erreferentzia nagusienetako bat izan arren, punkaz gain estilo ezberdinak uztartu zituela, denetariko bertsioak aurkituko ditugu Muerte o gloria honetan: punk kantu bizkorrak Mundo Mataderoren Career opportunities, Mente Enfermasen White riot zein Josu Distorsion y los del Puente Romanoko lagunek abestutako English Civil War abestietan; goibel hasi eta dantzarako gonbita egiten duen blues alaia Travelling Brothers bilbotarrek jatorrian jamaikar doinuak zituen Wrong
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.